Bizi Kirol Zentroa

EU | ES

Goi Errendimenduko Zerbitzua

Goi mailako entrenamendu programa honen helburua etortzen diren kirolarien gaitasun fisikoak hobetzea da, beti ere, bakoitzaren helburuak zein nahiak kontutan izanik. Zerbitzu honen bitartez entrenamenduaren jarraipen zehatza eramaten da eboluzio egoki bat egiteko. Test desberdinak burutzen dira, eta interpretazio bat egin ostean, entrenamenduaren oinarriak finkatzen dira.

Entrenamendu Funtzionala

Programa honen oinarria egunerokotasunean beharrezkoak ditugun mugimenduak hobetzean datza, horretarako indar entrenamendua ardatz izanik. Balorazio egoki batean jasotako informazioaz baliatuz entrenamendu pertsonala zehaztu eta horren jarraipena burutuko da norbanakoaren puntu ahulak indartuz.

Erreadaptazio Zerbitzua

Lesio baten ondoren estruktura guztien berregokitze batean datza. Entrenamendu egokituak prestatuko dira, lesioaren errekuperaziora bideratuta.